martes, 18 de noviembre de 2008

MUSIKA IKASGELAN



"Bizitza bati musikak laguntzen badio, bizitza hobea izango da".
Eliades Ochoa (Kubako musikaria)

Musika oso garrantzitsua da. Musika arte bezala kontsideratzen badugu. Eta hori txikitatik hastea komeni da. Sentsibilitatea sortzen lagunduko digu. Beste disziplina batzuk ere erabil ditzakegu. Ze sentsibilitate horrek ez digu bakarrik arterako balio, bizitzarako baizik.

OLABERRIA

Olaberria Gipuzkoako Goierri eskualdeko herria da eta 2005.urtean 919 biztanle zituen. Zonalde ikusgarria da, Euskal Herriaren bihotzean dagoena. Ezagutzen ez duzuenontzat hona hemen argazki eder bat:














eta informazio gehiago:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Olaberria

HASI DA BLOG-IKASTURTEA

Blog honen bitartez, Olaberriko haur eskolako jarraipena egingo dugu.

Alde batetik alor akademiko-pedagogikoa ikusiko dugu eta beste alde batetik eskolaz kanpoko ekintza eta aisialdiarena.

Teknologia berriak tresna interesgarriak izan daitezke eta blog honek horren adibide izan nahi du. Era berean denon eskura egon nahi duen tresna da, hau da, irakasle, guraso...denen artean osatu daitekeen mosaikoa izan nahi duelako.

Bideari ekin diogu.